NOIZ: Urtarrilak 27
NON: Gasteizen, Beti-Jai frontoian
ORDUA: Goizeko 10etan
PARTE-HARTZAILEAK: 7-10 urteko umeak
NON: Gasteizen, Beti-Jai frontoian
ORDUA: Goizeko 10etan
PARTE-HARTZAILEAK: 7-10 urteko umeak
36 haur parte hartuko dutela kontuan izanda, 3 eremu banatuko ditugu, eremu bakoitza kantxa desberdin batean kokatuta. Hasierako jokuak eta eremu bakoitzean burutuko diren ariketen denbora tartea 30 minutukoa izango da. Azken 30 minutuetan, topaketari amaiera emango zaio, lehen aipatu dugun bezala. Gainera haurrek denbora librea izango dute, adibidez haien artean partidak egiteko.
HASIERAKO JOKUAK
Hasiera batean 36 haurrak kantxa berean elkartuko dira, eta elkar ezagutzen joateko, berotzeko eta taldeak sortzen joateko zenbait joku egingo dira.
Hasteko harrapaketan arituko dira, harrapatu behar dutenek espumazko baloi bat eraman beharko dute eskuan, hasieran 5 izango dira. Ondoren gero eta gehiago,10era heldu daitezke harrapatu behar dutenen kopurua.
Bigarrenik, antzeko joku batera jolastuko dute, “stop” deitzen dena. Harraparien rola betetzen dutenek (baloia eskuan eramanda) besteak harrapatzen saiatu behar dira, baina ihes egin behar dutenek “stop” posizioan jartzeko aukera dute. Posizio horretan ezin dira harrapatuak izan eta posizio horretatik ateratzeko beste iheslari batek eskuan eman behar dio.
Hirugarrenik, taldeak banatzen joateko, beste joko desberdin batera jolastuko dute. Hasieran, guztiok saltoka mugitzen hasiko dira, entrenatzaileak aginduak eman arte. Aginduak, bikoteak, hirukoteak, lauko taldeak eta abar sortzeko izango dira, gorputzaren atalak erabiliz. Adibidez entrenatzaileak “4 oin elkartu behar dituzue” esan dezake, gero, 10 esku...Amaitzeko, 6 ipurdi elkartzeko agindua emango du, orduan 6ko 6 talde sortuko dira, topaketa osoan zehar elkar egongo direnak.
Haien artean ezagutzeko eta izenak ikasten joateko, zirkulu batzuk osatuko dituzte eta esku pilotako pilota bat haien artean pasatzen duten bitartean haien izenak esaten joan beharko dira.
6ko talde bakoitzari kolore desberdineko pegatina bat jarriko zaie, errotazioak egiterako orduan, erraztasun handiagoak edukitzeko. Talde bakoitzari zein kolore eman jakiteko eta errotazioak nola egin jakiteko ondorengo taula egin dugu. Horrela eremu bakoitzean beti pertsona desberdinekin topo egingo dute, haien taldekideak kontuan izan gabe.
1. EREMUA
KATEAK
Eremu honetan, bideoan ikusi dezakezuen moduan kateak izenarekin izendatu dugun ariketarekin hasiko dira. Ariketa hurrengoan datza;
Topaketaren kasuan, kantxan 6 taldekide beste 6 taldekideen aurka arituko dira. Talde bakoitzeko bost kide eskutik helduta egongo dira eta beste bat aske.
Aske dauden jokalari hauek pilota kolpatzean bere taldekideak bilatuko dituzte hauetako bat eskutik heltzeko, heltzean taldeko beste batek askatzeko eskubidea izango du ondoren pilota kolpatu ahal izateko. Horrela partidua jokatuko dute.
Bai aske daudenak eta bai eskutik helduta dauden taldeak espazioan zehar mugituko dira pilotara jartzeko.
Talde bakoitzeko kide guztiek pilota kolpatzen badute talde horrek 5 puntu eskuratuko ditu. Aurkako taldeak akatsak egitean (kanpora bideratzean pilota, txapa kolpatzean, pilota kolpatzen ez dutenean...) puntu 1 lortuko du.
Askotan pilotariek ez dute pilota jotzeko espaziorik kateak oztopo bat bilakatzen baitira. Halakoetan , kateak kontrakantxan jarri daitezke eta jokalariek pilota kolpatu ondoren hara abiatuko dira hurrengo laguna kantxara joan dadin.
SAKEA ETA ERRESTOA
Hurrengo ariketaren bidez sakea eta errestoa landuko dira.
Kantxan kono bat jarriko da 1. koadroaren parean. 6ko bi talde osatuko dira, bata kantxaren ezkerraldean kokatuko da 3. koadroaren atzean, ilara bat osatuz eta bestea eskuinaldean.
Eskuineko taldeko kide bat konora gerturatu eta sakea egingo du, ezkerreko beste batek errestoa. Bi hauek egin ondoren bere taldekideekin itzuliko dira, ilararen atzealdera eta hurrengo jokalariek berdina egingo dute.
Sakea egiten dutenek tantoa egiteko erronka izango dute eta errestoa egiten dutenek sakea arerioek tantoa ez egitea izango dute helburu. Sakea egiten duen taldea 5 tantoetara iristen denean ezkerraldera pasako da eta errestoa egiten hasiko dira. Era berean, errestoa egiten zutenek sakea egiten hasiko dira.
2. EREMUA
LAU LAUKIAK
Eremu honetan, ariketa honen bitartez, pilota kantxako eremu ezberdinetara bideratzea landuko dute. Horretarako, 6 kideko bi taldetan banatuko dira, bat frontisean eta bestea errebotean. Taldekideak lerrokaturik jarriko dira, eta pilota txandaka joz, eremu ezberdinetara bideratu behar dute orden jakin batean.
Lehenengo zenbakien ordena jarraituko dute, argazkian ikusi daitekeen bezala (1, 2, 3, 4, 1, 2, 3, 4,...).
Talde bakoitzak lauki bat osatu ondoren (1, 2, 3, 4), puntu bat bereganatuko du. Denbora amaitzen denean, bi talde horien artean puntu gehien lortu dituenak irabaziko du.
Honela oso zaila iruditzen bazaie, modu errazago batean egiteko aukera egongo da. Oraingo honetan, bakarrik bi zati egongo dira, ezkerra eta eskuina, eta kideek pilota alde batera eta bestera bota beharko dute. Pilota ezker-eskuin eremuetara ordenean eta jarraiki aldi gehienetan botatzea lortzen duen taldeak irabaziko du.
Ondorengo bideoan lau laukien ariketa ikus dezakezue.
TXAPARA
Jolas honetan, pilota txapan jotzen saiatuko dira. Horretarako, 6ko bi taldetan banatuko dira, biak frontisean, bat ezkerrean eta bestea eskuinean. Txapan jotzen duten bakoitzero puntu bat lortuko du taldeak. Puntu gehiagorekin bukatzen duen taldeak irabaziko du.
Ondorengo bideoan txapara jolasa hobetu ulertuko duzue.
3. EREMUA
Aproposa iruditu zaigu eremu batean pala sartzea, izan ere euskal pilota sustatu nahi dugu eta ez soilik esku pilota. Pilotaren hastapenetan palarekin trebatzen hastea egokia dela uste dugu eta horretarako hurrengo ariketak egingo ditugu.
Lehendabizi parte-hartzaile bakoitzak pala hartu eta pilota kolpatzen hasiko da, hasieran esku onarekin eta geroago txarrarekin. Ondoren, banaka pilota hormara botatzen hasiko dira. Gero, binaka jarriko dira eta kolaborazioan hamar kolpe hormaren kontra jotzen saiatuko dira.
Hau eginda, seiko bi taldeetan banatu eta ilaran kokatuko dira, bata bestearen atzean. Frontisean bi uztai egongo dira. Jokalarien helburua pilota uztai barruan sartzea izango da, hau egitean puntu 1 lortuko dute. Talde bakoitza bere kabuz arituko da jolasean eta entrenatzaileak jokua gelditzean puntu gehien eskuratutako taldea garailea izango da. Pilota kolpatutako jokalaria ilararen atzean kokatuko da eta horrela denek pilota kolpatzen joango dira. Jokalari bati zailegia iruditzen bazaio pilota kolpatzea, kide batek kolpatu ondoren,gelditzeko aukera izango du, betiere denbora galtzen duela kontuan hartuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario