Josu, Adurtza Jai Alai klubaren entrenatzaileetako bat da eta benjaminak eta alebinak entrenatzen ditu.
Gure topaketa indartzearren, pilotako entrenatzaile bat elkarrizketatu izan dugu, Josu hain zuzen. Horretaz gain, bere entrenamendura gonbidatu gintuen antolakuntza modua ikusteko eta topaketan egingo ditugun ariketak praktikan jartzeko. Ondorengo bideoa sakatu Josuren hitzak entzuteko aspektu hauei buruz: topaketen helburua, eduki motak eta proposatutako ariketak.
Gure topaketan haurrak izango dira protagonistak eta haiek izaten dute beti azken hitza. Hau dela eta, momentuan bertan jokuak aldatu egin behar badira jokua biziagoa izateko eta bide batez txikiak hobe pasatzeko, lehendabizi haiei galdetuko diegu eta ondoren berriz ere jolasean arituko dira. Bideo honetan ikusi dezakegun moduan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario