lunes, 27 de noviembre de 2017

HASIERA

Kaixo lagunak,

Guk Amaia Otegi, Mirari Ugarte eta Nekane Uria gara, Gasteizko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziako ikasleak eta Urtarrilaren 27ean, larunbatean, Gasteizen ospatuko den euskal pilotako topaketa antolatzen ari gara Arabako klub desberdineko entrenatzaileen laguntzaz.Topaketa honetako pilotariak 7 eta 11 urteko haurrak izango ditugu. Kirol joko tradizional honek, Euskal Herriko kulturaren parte dena, txikiei harremantzeko, ongi pasatzeko eta euskaraz gozatzeko aukerak eskaintzen dizkie.

Beraz,ez ezazue bitan pentsatu eta animatu!






16 comentarios:

  1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:
    Blog honetan datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzte baina ez dira oso egokiak izan. Elkarrizketak egokiak izan diren arren ez dira artikulu zientifikoak erabili, blogak erabili dira eta horiek ezin dira informazio iturri fidagarri moduan hartu. Gainera, testuan ez dira autoreak agertzen.
    Blogaren diseinua erakargarria da, argi ikusten da bloga zertan datza. Erabiltzerako orduan erraza da eta informazioa modu ordenatuan agertzen denez orrien bidez bilaketa azkarrak egin daitezke. Testuetan erabilitako hizkuntza egokia da, erraz ulertu daitekeena.
    IKT-tresnen erabilerari dagokionez, bideoak eta argazkiak erabili dituzte idatzitakoa azaltzeko eta erakargarriagoa egiteko.
    Azkenik, kolaborazio lana izan dela esan daiteke argazki eta bideoetan hiruak agertzen direlako. Beraz, taldekide guztien parte hartzea ziurtatu daiteke.
    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
    Hasteko, esan beharra dago ez dutela antolatzaile mota zehazten, nor diren adierazten dute baina ez zein erakundetan parte hartzen duten edota zein ezaugarri dituzten.
    Bestalde, topaketa honetan parte har dezaketen haurrak zehazten dituzte eta helburua zein den markatzen dute.
    Topaketen antolakuntza modua argi eta zehatzean aurkezten da. Proposatutako jardueren deskribapen orokor bat egiten da, sarrera moduan. Hasieran, saioaren dinamika nolakoa izango den adierazten da irudien laguntzaz eta ondoren ariketa bakoitzaren deskribapena ikus daiteke bideo baten laguntzaz.
    Topaketan erabiliko diren instalakuntzak eta materiala aurreikusita daude eta argazkien bidez adierazten dira. Hala ere, ez da kopurua zehazten. Topaketan zehar beharko diren giza baliabideak ez dira agertzen ezta kopurua ere.
    Azkenik, ez dira gastuak aurreikusi eta ez da bestelako informaziorik agertzen.
    Kalifikazioa: 7,5
    Izaskun Baquedano Andueza. Hezkuntza eta kirol fakultatea 1.maila.

    ResponderEliminar
  2. • Ebaluazio irizpide nagusien araberako oharrak:
    o Informazio iturri ezberdinetatik atera dute, hainbat elkarrizketa egin dituzte… baina ez dituzte artikulu edo libururik erabili. Ez dira testuan zehar autoreak agertu.
    o Blogaren diseinua egokia eta erakargarria da. Sarrera desberdinak argi ikusten dira eta erraza da haietara ailegatzea.
    o Hizkuntza arrunta bina erraz ulertzekoa erabili dute.
    o IKT-tresnei dagokionez, bideoak eta irudiak erabili dituzte erakargarriagoa egiteko.
    o Kolaborazio lana izan dela esan daiteke, taldeko 3 kideak agertzen direlako bideoetan.

    • Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
    o Nortzuk diren adierazten dute baina ez ze antolatzaile mota.
    o Azaltzen dute topaketan parte har dezaketen umeen ezaugarriak.
    o Helburua zein den adierazten dute eta irakasleak egindako galderari erantzuten diote.
    o Antolakuntza eta azalpen argia dauka.
    o Jardueren deskribapen orokor bat egiten da. Hasieran deskribapen orokor bat egiten du eta gero bideoen laguntzari esker ariketa bakoitza hobeto azaltzen du.
    o Topaketan erabiliko diren materialak agertzen dira eta gainera argazki batzuekin.
    o Giza baliabideen berririk ez da ematen.
    o Gastuei buruz ez du ezer esaten.
    o Blog honen nota: 7
    o Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientzietako 1. Mailako ikaslea, Iñaki Segurola Lopez de Munain.

    ResponderEliminar
  3. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    Blog honetan 4 informazio iturri erabili dituzte, eta hauetako 1 elkarrizketa da. Ez dute artikulu edo libururik erabili informazio iturri bezala, interneteko blogak bakarrik, baina erreferentziak modu egokian eta argian agertzen dira blogean. Eta erreferentziak ez dira testuan aipatu.
    Testua ordenatuta eta zehaztasunez idatzia dago. Atalak ondo banatzen dira nahi duzuna erraztasunez topatzeko, eta grafikoren bat ageri da.
    IKT tresna ugari sartu dituzte, argazki eta bideo onak aukeratuz. Bloga argia, ordenatua eta erabiltzeko erraza da, atalak modu egokian banatu eta zehaztu dituztelako. Erakargarria egin dute, idatzitakoa luzeegia ez izaten saiatuz eta argazki eta bideoak sartuz.
    Argazki eta bideoetan guztiak agertzen direnez, hiruren parte hartzea ziurtatu dezakegu. Eta hizkuntza aberatsa eta kalitate onekoa erabili dute, ortografia akatsik gabekoa. Irakurtzeko erraza da.

    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
    Sarreran haien helburu nagusia eta topaketan zehar egingo dutena modu laburrean azaltzen dute. Ez dute zehazten zein erakunde mota diren, eta ez dute estaldura geografikoa mugatzen, baina umeen adina adierazten dute.
    Topaketa non eta noiz izango den zehazten dute, eta erabiliko dituzten instalazioak eta materialak aurkezten dituzte.
    Topaketan hirurak parte hartuko dutela azaltzen dute eta entrenatzaile baten laguntzaz haien ariketak ume batzuekin praktikan jarri dituztela ikusten da. Haien helburua ere modu zabalean azaltzen dute sarreran.
    Ariketak modu argian deskribatzen dituzte idatziz eta bideoen bidez, eta saioaren dinamika ere aurkezten dute. Ez dituzte gastuak aurreikusi, baina praktikan jarri dituzte haien ariketak eta ondo ikusten da topaketa nolakoa izango den, erakargarriagoa eginez.

    KALIFIKAZIOA: 7,5
    Irune Muñecas Delgado. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako 1. mailako ikaslea.

    ResponderEliminar
  4. Ebaluazioa irizpidei dagokionez:
    4 informazioa iturri erabili: Horietatik, elkarrizketa bat, eta besteak blogak dira.
    Blogaren diseinua: Egokia eta erakargarria
    IKT-ren erabilpena: Argazkiak eta videoak erabili dira azalpenak arintzeko.
    Kolaborazioa:Argi ikusten da talde lana egon dela, argazki eta videoetan taldekide guztiak agertu direlako.
    Hizkuntza: Egokia umeentzako

    Ebaluazio irizpide zehatzen inguran:
    Irakasle eta monitoreen helburuak oso zehatzak dira.
    Ez da azaltzen antolatzaile mota.
    Materialak oso zehaztuak daude (IKT-en erabilpena)
    Ariketak oso interesgarriak dira.

    Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta:7,5
    Iñigo Paternain, JFKZ 1.MAILA

    ResponderEliminar
  5. Ebaluazio irizpideak:
    - 4 informazio iturri erabili dituzte : haiek egindako bi elkarrizketa eta bi aldizkarietako artikuluak.
    -Bloga oso errasa da irakurtzeko, informazioa non aurkitu argi geratzen da eta ordenatuta dago.
    -Hainbat IKT tresna erabili dituzte, adibidez argazkiak eta bideoak.
    -Beraien bideoak ikustean argi geratzen da talde lana izan dela eta guztiek parte hartu dutela.
    -Ortografiak akats larririk ez dira ikusten eta ortografia eta hizkera zaindu dituztela ikusten da.

    Ebaluazio irizpide oharrak:
    -Proposatutako jardueraren sarrera egin dute ondo azalduz.
    -Antolatzaile mota ez dute zehaztu.
    -Partehartzaileen ezaugarriak eta kopurua zehaztu dute.
    -Giza baliabideak azalduta agertzen dira eta material baliabideak eta instalazioak baita, argazkien bidez.
    -Helburu zehatzak eta konkretuak azaldu dituzte eta ariketak eta saioaren dinamika argi geratzen da.

    Aurrekoa kontuan hartuz nire kalifikazioa 8,5 izango da.
    Jon Regaña Rincón 1.maila

    ResponderEliminar
  6. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    • Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabiltzea. Blog honetan 4 informazio iturri erabili dituzte, hauetatik bat elkarrizketa izan da. Informazioa leku ezberdinetatik eskuratu duten arren, ez dute ez artikulurik ez libururik erabili, baina erreferentziak modu argian azaltzen dira eta haietara iristeko bidea oso erraza da. Arazoa da erreferentzia hauek testuan non aurkitzen diren ez dela garbi azaltzen.

    • Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia, ez du ematen betelanik egin dutenik eta ataza behar bezala egin dute; ez dago ia grafikorik baina bideoak espresuki topaketarako umeekin eginak daudenez oso argi ikusten da ariketa/joko bakoitzaren helburua.

    • IKT-tresnen erabilera. IKT tresna ugari sartu dituzte, argazki eta bideo onak eta adierazgarriak aukeratuz. Umeekin lana egin izana baloratzeko aspektu interesgarri bat dela deritzot, horrek bere meritua baitu.

    • Blogaren diseinua. Bloga argia, ordenatua eta erabiltzeko erraza da atalak modu egokian banatu eta zehaztu dituztelako. Erakargarria egin dute, idatzitakoa luzeegia ez izaten saiatuz.

    • Kolaborazio lana. Bideoa, argazkia edo elkarrizketa sortzean/egitean, taldekide guztiak agertzen dira bertan. Hau da, guztien parte hartzea ziurtatu da.

    • Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia nahiko erakargarria eta argia da baina ortografia akats arin batzuk nabari dira.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Proposatutako jardueraren deskribapen orokorra. Sarreran haien helburu nagusia begibistan dago eta topaketan zehar egingo dutena azaltzen dute modu egoki eta laburrean.
    • Antolatzaile mota. Ez dute zehazten zein erakunde mota diren eta ezta ere haren ezaugarriak.
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa. Umeen adina adierazi dute eta topaketa Gasteizen izango dela aipatu dute.
    • Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia. BetiJai frontoiean izango dela topaketa esan dute eta bertan dauden ezker-horma eta trinketea erabiliko dituzte.
    • Giza baliabideak. Topaketan entrenatzaile batek eta blogaren sortzaile diren hiruek parte hartuko dutela azaltzen dute.
    • Material baliabideak. Zein material erabiliko duten argi azaldu dute argazki bidez baina kopurua ez dute zehaztu.
    • Ariketen deskribapena. Ariketak modu egokian eta argian azaltzen dituzte, gainera, bideoek izugarri laguntzen dute eta saioaren dinamika egokia izango dela aurreikusten da.
    • Aurreikusitako gastuak. Gastuei buruz ez dute iruzkinik egin.
    • Bestelakoak. Argazki eta bideo argiak aukeratu dituzte eta erreferentziak oso argiak dira baina lehen esan bezala, ez dakigu erreferentzietako informazioa non erakutsi duten.
    Nire kalifikazioa. 8

    Ainhoa Lakuntza Odriozola, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1. maila.

    ResponderEliminar
  7. 1- IKT eta erreferentziei dagokionez bikaina lortzeko kopuruak betetzen ditu. Bloga oso ondo diseinatua eta testuak era argian daude azalduak. Ortografia akatsik gabekoa eta zuzena da. Parte hartzea ere orekatu izanik.

    2- Ariketak oso ondo azalduak daude, saioaren dinamika eta helburuak bezelaxe. Instalazioak eta beharrezko materialak ere zehazten dira. Jardueaan parte-hartzeko beharrezko ezaugarriak aipatzen dira eta baita giza baliabideak ere. Faltan botatzen dut aurreikusitako gastuak eta erakundeak dirua irabazteko helbururik duen jakitea ere.

    3- Nik jarritako nota, 8,75-eko izango da.

    4- Mikel Arruti Iparragirre, lehengo mailako ikaslea

    ResponderEliminar
  8. 1.-
    - Iturrie dagokionez beharrezkoak jarri dituzte (Bikaina lortzeko), hori bai ez dituzte era egokian adierazi.
    -Blogaren diseinua argia eta ulerterraza da. Gainera, ongi idatzia dago, hau da, argi ulertzeko.
    2.-
    -Sarrera argia da eta beharrezko informazioa dena adierazita dago bertan.
    -Materiala…zehaztuta dago, hau da, beharrezko informazioa argi adierazia dago. Jarraitzeko, ariketak ulertzeko errazak dira eta dinamika egokia planteatu dute.
    - Gastuak adieraztea falta izan zaie.
    3.-
    8
    4.-
    -Aitor Ajuria Elkorobarrutia. Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1. maila.

    ResponderEliminar
  9. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    Blog honetan zenbait erreferentzia edo informazio iturri erabili dira, lau zehatz-mehatz. Erreferentzia horietako bat elkarrizketa dugu. Hala ere, nire ustez liburu edo artikuluren bat erabiltzea ez litzateke gaizki egongo.
    Aurkezpenaren argitasunari dagokionez, testua modu egokian landuta dago, guztiz ordenatua. Erraztasun handiz iritsi daiteke nahi den atalera eta azalpenak modu erakargarrian daude idatzirik, irudi eta argazkien laguntzaz.
    Blog honetan argazki eta bideo ugari erabili dira. Gainera, interesgarria iruditu zait umeekin egindako lana, haien laguntzaz ariketa ezberdinak azaldu dituzte, baloratzeko lana dela uste dut. Argazkiei dagokienez, instalazio eta materialaren irudi ugari jarri dituzte.
    Azkenik, hizkuntzaren erabilerari dagokionez, atal bakoitza modu argian azaldu dutela pentsatzen dut, akats ortografiko batzuk ageri diren arren.
    Ebaluazio zehatzaren inguruko oharrak:
    Jardueraren deskribapen orokorra modu argian azalduta dago, labur eta egoki. Zein erakunde mota diren esaten ez duten arren, parte-hartzaileek izan behar dituzten ezaugarriak argi uzten dituzte baita topaketaren leku eta data ere.
    Erabiliko dituzten material eta instalazioak argi uzten dituzte. Horrez gain, hauen argazkiak ikusgai jarri dituzte.
    Ariketak azaltzerako orduan, modu argian azaldu dituzte. Horiek idatziz azaltzeaz gain bideoak ere grabatu dituzte bisualagoa izan dadin. Lehen esan bezala, haurren laguntzaz baliatu dira, merituzko lana dela pentsatzen dut. Topaketa honetako saioaren dinamika egokia izango dela iruditzen zait.
    Azkenik, gastuen inguruan ez dute aparteko ezer esan.
    Aurreko irizpideak kontuan hartuz, blogaren nire kalifikazioa hurrengoa da: 8,5
    Iratxe Antoñana Barragan. Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako 1. mailako ikaslea.

    ResponderEliminar
  10. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    Informazio iturri egokiak erabili dituzte
    Informazio argia, laburra eta zehatza.
    IKT-tresnen erabilera egokia, bideoak eta argazkiak.
    Blogaren diseinua oso ona iruditu zait. Informazioa ongi banatu dute orri desberdinetan eta topatzeko oso erraza da.
    Kolaborazio lana ez zait oso ona iruditu, nahiz eta sarreran partaide guztien izenak eta hainbat argazki agertzen diren, “Kontaktua” atala oso eskasa da; soilik korreo bat agertzen da beraiekin harremanetan jartzeko eta bertan ez da partaideen izenik ez eta argazkirik ere agertzen.
    Hizkuntza aberatsa eta ortografia zuzena erabili dira.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    Sarrera on bat proposatu dute, topaketaren laburpen batekin eta jendea parte-hartzera animatuz.
    Topaketa antolatzeko Gasteizko hainbat pilota klubeko entrenatzaileen laguntza izango dutela esaten duten arren, ez da argi geratzen zer nolako erakundea den.
    Parte-hartzaileen adina ez dago ongi zehaztua; “Sarrera” atalean 7-11 urte bitarteko umeentzat zuzenduta dagoela esaten da, “Topaketa”-n aldiz, 7-10 urtekoentzat.
    Beharrezko materiala eta instalakuntzak ongi zehaztuta daude, eta hauen argazkiak jarri dituzte.
    Topaketaren garapenerako beharrezko pertsonala ez da azaltzen.
    Ariketen deskribapena eta dinamika ongi azalduta daude, ariketa bakoitzaren bideoa jarri dutelarik.
    Aurreikusitako gastuak ez dira agertzen.
    Ez dago bideo eta argazki guztien galeriarik.
    3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, jar iezaiozue blogari nota.
    8
    4. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila.
    Eñaut Armendariz Huerta, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzetako 1. mailako ikaslea

    ResponderEliminar
  11. Ebaluazio irizpide orokorrak:
    4 informazio iturri erabili dituzte, nire ustez erreferentzia kopuru egokia da.
    Ikt-en erabilpena ona da, hainbat bideo erabili baitituzte.
    Diseinu erakargarria erabili dute, eta horrek erreztasunak eskaintzen ditu irakurtzerakoan.
    Taldekide guztiak agertzen dira, beraz denon artean egindako lana dela hauteman dezakegu.
    Ez dago akats askorik eta euskeraren erabilpena ona da.
    -Ebaluazio irizpide zehatzak
    Sarreran egokia iruitzen zait, baina erakunde mota zehaztea falta zaie.
    Parte hartzaileen ezaugarriak zehaztuta daude.
    Ariketen azalpena egokia eta erakargarria iruditu zait.
    Aurrekontua zehaztea komenigaria izango litzaieke.
    -Kalifikazioa: 8,5
    -Ikaslea:Jon Urionaguena Fernández, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako 1.mailako ikaslea.

    ResponderEliminar
  12. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    • Datuak jasotzeko 4 informazio iturri ezberdin erabili dituzte: 2 elkarrizketa eta 2 blog, baina ez dute artikulu zientifikorik erabili eta ez dira testuan aipatu.
    • Testua eta azalpenak ondo ordenatuak daude, eta grafikoren bat erabili dute azalpenak argiagoak izan zitezen.
    • Ikt tresna ugari erabili dituzte: bideoak ariketak azaltzeko, materialen argazkiak, lekuaren argazkiak…
    • Bloga nahiko argia da, ondo ordenatua dago eta gauzak oso erraz aurkitu daitezke.
    • Argi ikusten da kolaborazio lana izan dela, argazkien bidez taldekide guztien parte hartzea ikusten da.
    • Modu argian eta ondo idatzita dago, hizkuntza egokia da nahiz eta zenbait ortografía akats egon.
    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
    • Proposatutako jardueraren azalpen orokorra egiten da, sarrera oso ondo azaldua.
    • Antolatzaile mota ez da zehazten ezta bere ezaugarriak.
    • Jardueran parte hartuko duten umeen adina zehazten da.
    • Behar dituzten instalazioak ondo zehazten dira argazkien bidez.
    • Behar izango dituzten giza baliabidei buruz ez dute gehiegi aipatzen.
    • Materiala ondo zehazten da eta argazkiak gehhitu dituzte.
    • Saioaren helburuak adierazten dira. Ariketak ondo azaldu dituzte eta bideoak oso lagungarriak dira hauek ulertzeko. Saioa ondo planifikatua dagoela ikusten da.
    • Gastuei buruz ez da ezer aipatzen.
    3. Kalifikazioa: 8
    4. Eider Iglesias Torres. Hezkuntza eta kirol fakultatea, 1.maila.

    ResponderEliminar
  13. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    • Datuak biltzeko 4 iturri erabili dituzte, elkarrizketa bat dago baina ez dago artikulurik
    • Aurkezpen argia da, txukun idatzita dago eta zehaztasunez.
    • IKT-tresnak zuzen erabili dituzte, argazkiak eta bideoak agertzen dira.
    • Bloga ondo diseinatuta dago, informazioa errez aurkitzen da eta erakargarria da.
    • Euskera aberatsa erabili dute eta ez dago akats ortografikorik.
    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Sarrera egokia.
    • Ez da zehazten ze antolatzaile mota den.
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak (umeen adina) eta estaldura geografikoa (Gasteiz) agertzen dira.
    • Instalazioak eta materiala zehazten dute.
    • Giza baliabideak ez dira agertzen
    • Ariketen deskribapen argia egin dute bideoen laguntzaz, eta saioaren dinamika ere ondo azalduta dago.
    • Aurreikusitako gastuak ez dira agertzen

    3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, jar iezaiozue blogari nota.
    8
    4. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila
    Mikel Sanz Garcia, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1. maila

    ResponderEliminar
  14. EUSKAL PILOTA (4.BLOGA)
    1- Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    - 4 informazio iturri erabili dituzte : haiek egindako bi elkarrizketa eta bi aldizkarietako artikuluak.
    - Bloga oso erraza eta argia da irakurtzeko, informazioa non aurkitu argi geratzen da eta orden edo antolamendu on bat dago.
    - IKT tresna ugari erabili dituzte; adibidez, argazkiak eta bideoak.
    - Beraien bideoak ikustean argi geratzen da talde lana izan dela eta guztiek parte hartu dutela.
    - Ortografiak akats larririk ez dira ikusten eta ortografia eta hizkera zaindu dituztela ikusten da.
    2- Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    - Proposatutako jardueraren sarrera egin dute ondo azalduz.
    - Antolatzaile mota ez dute zehaztu.
    - Partehartzaileen ezaugarriak eta kopurua zehaztu dute.
    - Giza baliabideak azalduta agertzen dira eta material baliabideak eta instalazioak baita, argazkien bidez.
    - Helburu zehatzak eta konkretuak azaldu dituzte eta ariketak eta saioaren dinamika argi geratzen da.
    3- Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, jar iezaiozue blogari nota.
    - Aurrekoa kontuan hartuz eta blogari buruzko iritzia orokorrean positiboa izanik; kalifikazioa 8,5 izango da.
    4- Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila.
    - Iñaki Bilbao San Miguel. Jarduera fisikoaren eta kirol zientzien fakultateko lehenengo mailako ikaslea.

    ResponderEliminar
  15. 1. Blogaren ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:

    -Informazioa iturri ezberdinetatik eskuratu dituzte baina artikuluren bat gehitzea ez litzateke gaizki egongo.
    - Aurkezpena argi eta ordenaturik dago, diseinu erakargarri batekin eta galderei ongi eta zehaztasunez erantzuten die.
    -Ikt tresnei buruz hitz egiterakoan , bideo eta argazkiak erabili dituzte zehazgarritasuna handitzeko eta gainera beraietan taldekide guztiak agertzen dira kolaborazioa agerian utziz.
    - Erabilitako hizkuntza egokia izan da nahiz eta akats ortografiko batzuk dauden.

    2. Blogaren ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:

    - Proposatutako jardueren azalpena egokia eta zehatza den arren, antolatzaile mota zehaztea falta izan zaie.
    - Bertan parte hartu dezaketen pertsonen profila zehaztu dute, baita non izango den ere.
    - Instalazio eta erabiliko den materialaren deskribapena ona izan arren, giza baliabideak eta aurrekontu edota gastuen informazioa jartzea falta zaie.
    - Azkenik argazki eta bideo egokiak aukeratu dituzte nahiz eta bukaeran agertzen diren erreferentziak non agertu diren garbi ez ikusi.

    Kalifikazioa: 8

    Amaia Ugalde Urkiola. Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzietako 1. Mailako ikaslea.

    ResponderEliminar
  16. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    • Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dira. Bi elkarrizketa egin dira. Josuk asko ezagutzen du pilotaren hastapena eta ekarpen interesgarriak egin ditu. Haurrekin egindako elkarrizketan, agian, galdera zehatzagoak egin behar zenituzten (nahiko zenukete zuen adineko beste pilotari batzuekin pilotako jolasak egingo diren topaketa batean parte hartu? Nolako jolasak gustatzen zaizkizue? Artikuluek zientifikoak izan behar dute. Aipuak ez dira egin. Erreferentziak ongi idatzi behar dira.
    • Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio. Agian, batzuetan, gehiegi idatzi duzue (ariketetan).
    • IKT-tresnen erabilera: Bideoak eta argazkiak erabili dira. Izena emateko orria ere bai.
    • Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua.
    • Kolaborazio lanaren pistak eman dituzue.
    • Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia argia da, baina zuzendu beharreko ortografia akatsak ditu, besteak beste: “ospatuko” (hobe burutuko), “klub desberdineko” (hobe desberdinetako), “oroipen” (oroigarri?), “Goiz osoa emango dugu elkar” (elkarrekin), “Hir frontoietan”…

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Sarrera aproposa da. “Kaixo berriz” soberan dago. “Zuen laguntza beharrezkoa dugu!”?! Gainontzean, nabarmena da jendarte anitzari jarri nahi diozuela aukera topaketan parte hartzeko.
    • Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak. Zehaztu duzue?
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa. Sarreran 7-11 jarri duzue eta gero, 7-10 urte. Bateratu ezazue. Estaldura zehaztea garrantzitsua da.
    • Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia zehaztu da. Zehaztu instalazioen (pilotalekuen) ezaugarriak.
    • Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra). Ez da gaineratu informazio hau. Interesgarria litzateke hezitzaileen ezaugarriak eta eginkizunak zehaztea.
    • Material baliabideak (tipologia eta kopurua). Pilotak nolakoak izango diren zehaztu. Kopuruak zehaztu.
    • Saioaren helburu zehatzak. Argi utzi duzue zeintzuk diren zuen helburuak.
    • Ariketen deskribapena. “Gainera haurrek denbora librea izango dute, adibidez haien artean partidak egiteko”, zer esan nahi duzue esaldi honekin? Hau da, nola antolatuko dira? Zein gune hartuko dute 36 badira? Kontuz, “Stop” jokoa ez da antzerako egitura duen jokoa (ez da duelu simetrikoa). Ariketak oso interesgarriak. Agian, idatzizkoa murriztu daiteke, bideoan hitzez adieraziz zer egin behar duten (audioa edo idatziz). “Palaz” jokatu beharrean, hobe paletaz.
    • Saioaren dinamika. Koloreena oso interesgarria da, baina nola (nork) adieraziko die nora joan behar duten?
    • Aurreikusitako gastuak. Ez da zehaztu.
    • Bestelakoak (argazkien galeria, intereseko estekak, praktika egokiak edo esperientzia interesgarriak…) ez dira gaineratu.
    • “Horretarako instalazio aproposak ere bermatu nahi dizkizuegu, gurpil aulkiei egokitutakoa hain zuzen ere”, kontuz, bi pilotaleku bakarrik daude egokituak. Beste lauak ez.
    • Izena emateko orrian ez eskatu telefonoa eta emaila, klub edo ikastetxearen arduradun edo kontaktuaren bidez egin dezakezue.

    3. Kalifikazioa: 7,5

    4. Oidui Usabiaga Arruabarrena. Euskal pilotaren eta tenisaren oinarriak ikasgaiko irakaslea, Hezkuntza eta Kirola Fakultatea (UPV/EHU).

    ResponderEliminar