SARRERA

Kaixo berriz! Hasieran esan dugun bezala, euskal pilotako topaketa bat prestatzen gabiltza! Zuen laguntza beharrezkoa dugu!

Gasteiz eta inguruko euskal pilota klubetan aritzen diren ume kopuru hain altua kontuan izanda, oso interesgarria iruditzen zaigu denon arteko topaketa batez disfrutatzea, atsegin dugun kirolaz gozatzen dugun bitartean. Horrez gain, oraindik partidetan aritu ezin diren umeei, etorkizunean bizi izango dituzten egoera berri horiei ohitzeko aukera ematea gustatuko litzaiguke. Dudarik gabe,  gure helburu nagusia, txikien arteko harremana sustatzea, euskal kulturako kirolean murgiltzea, euskaraz gozatzea eta denon artean ondo pasatzea da!

Hasiera batean, 7 eta 11 urteko 36 umeentzako bideratuta dago, eskaerak gehiago izatekotan,aurrerago bigarren topaketa bat antolatuko genuke. Adin tarte horretan dagoen edozein umeri, bai neska zein mutilei, bideratutako topaketa da. Entrenatzaile eta pertsona askoren laguntza izango dugunez, premiazko helburua iruditzen zaigu, jokoak guztien beharretara eta gaitasunetara moldatzea. Horretarako instalazio aproposak ere bermatu nahi dizkizuegu, gurpil aulkiei egokitutakoa hain zuzen ere.

Topaketa Mendizorrotzako Pilotalekuan egingo da Urtarrilaren 27ean, 10etatik 12:30etara.Hain zuzen ere, Gasteizeko Beti-jai frontoian, Alavesen Mendizorrotza zelaiaren alboan kokatuta.
Hamabiak aldera, topaketari amaiera emateko, denok frontoi batean elkartuko gara, musika, merendola eta oroipen bezala edukiko dugun argazki kolektiboa egongo baita! Goiz osoa emango dugu elkar, eta noski, gurasoek, arduradunek edo ikusi eta ondo pasatu nahi dutenek gertura zaitezkete!

Hau guztia esanda, topaketa honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, estereotipo denak alde batera utziz, euskal pilotaz disfruta dezazuen!


8 comentarios:

  1. 1-Ebaluazio irizpide nagusiak
    Talde honek antolatu duen topaketa asko gustatu zait, datuak jasotzeko hainbat iturri erabili dute, elkarrizketak batik bat.Asko gustatu zait entrenatzaileetako bati egin dioten elkarrizketa, gainera bideoz grabatuta interesgarriagoa izaten da paperean baino. Erabilera erraza dauka eta bloga ikusterakoan polita eta erakargarria da beraiek erabili dituzten argazki egoki eta bideo onengatik. Garbi dago kolaboraziozko lana dela, hau da taldekide guztiek hartu dutela parte, bideoetan hiru partaideak agertzen bait dira. Euskara maila ona da naiz eta akats ortografiko gutxi batzuk izan.
    2-Ebaluazio irizpide zehatzak
    Taldelan ona da, naiz eta akats ortografiko txikiak eduki len esan dudan bezala. Antolakuntza ona da, baina posta elektronikoaz gain, nik neuk telefono zenbakia ere sartuko nuke, baina horrek ez du esan nahi posta elektronikoarekin nahikoa ez denik. Ariketak primeran daude aurkeztuta eta erraz ulertzen da, azken finean hori da garrantzitsuena. Beste alde batetik, nik uste dut talde honek erabiliko dituen materialak nahikoa direla, hau da, ez dela gehiago behar. Talde honen topaketa ona izango dela ez dut dudarik.
    3-Kalifikazioa
    Asko gustatu zait topaketa hau eta nire nota 8 da.
    Ekaitz Mendizabal Lete. Hezkuntza eta kirol fakultatea, 1. Maila.

    ResponderEliminar
  2. Ebaluazio irizpideak:
    • Lau informazio iturri, bi elkarrizketa eta bi artikulo
    • IKT tresnak erabili dituzte, bideoak edo argazkiak esaterako
    • Bloga argia da, ondo antolatuta eta informazioa erraz aurkitu daiteke
    • Taldekide guztien parte hartzea ikusi daiteke
    • Diseinuaren aldetik erakargarria da
    Ebaluazio irizpide orokorrak:
    • Sarrera orokor bat egin dute, ondo azalduta
    • Ortografia txukuna da
    • Helburuak, materala, instalazioak eta bestelako datuak ondo zehaztu dituzte.
    Kalifikazioa: 8,5
    Iñaki Garcia Altube, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia-ko fakultatea, 1. Maila

    ResponderEliminar
  3. 1.Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:
    • Blog honetan datuak iturri ezberdinetatik jaso dira: Bi elkarrizketa eta bi blog. Erreferentziak gaineratu dira, testuan aipatzen ez diren arren. Ez dituzte testu zientifikorik erabili.
    • Blogaren diseinua argia da, informazioa modu errazan bilatzen da. Aurkezpena egokia eta grafikoren bat erabili dute.
    • Informazioa erakargarriagoa eta ulerkorragoa egiteko bideo eta irudiak ikusi daitezke. Oso interesgarria iruditu zait jokuen bideoetan umeak parte hartzea eta haiei galderak egitea.
    • Hizkuntzaren erabilera egokia, zuzena eta argia da.
    • Argazkien bidez kolaborazio lana egin dela ikus daiteke.
    • Idatzia zuzena eta argia.
    2.Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
    • Jardueraren deskribapen orokorra ageri da. Sarrera oso ondo garatua dago. Antolatzailea ez da ondo aipatzen.
    • Eskura izango duten instalazioa eta materiala aipatzen da argazkien bidez.
    • Ariketak modu egokian azaldu dituzte, idatziz eta bideoak erabiliz.
    • Saioaren dinamika azaltzen da. Aldaketak nola egingo dituzten labur zehazten da.
    • Gastuei buruz ez dute ezer aipatu.
    • Kalifikazioa: 8,5
    • Uxue Erice Legaz. Hezkuntza eta kirol fakultatea. 1maila.


    ResponderEliminar
  4. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:

    • Blog honek 4 informazio ituri ditu elkarrizketa bat eta hiru artikulu testuetan batzuetan erreferentzia egiten zaienak.
    • Diseinuari dagokionez egokia ikusten dut, argia eta ordenatua.
    •IKT tresna ezberdinak aurkitzen dira. Bideoak eta argazkiak txertatu dituzte.
    • Erabilitako hizkuntza aproposa da denok ulertzeko modukoa.
    • Ortografiari dagokionez nahiko txukun.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:

    •Antolatutako topaketa erakargarria den sarrera eta deskribapen batekin laguntzen du. Gainera hasierako bideo bat txertatu dute erakargarriagoa egiteko. Argi uzten dute haien asmoa ez dela honetaz lukratzea.
    • Antolaketa egokia daukate leku apropos eta egun on batean, ikastetxeak zehaztea faltako litzake.
    • Ariketetarako beharrezkoa izango den materiala agertzen dute.
    • Topaketaren helburua zehatzen da.
    • Jokoak oso ulergarri egin daiteken monu batean azaltzen dira tauletan eta bidioekin.
    •saioaren deskribapena eta dinamika agertzen da
    • Gastuak agerian.

    3. Kalifikazioa: 8,5
    4. Pello Pellejero

    ResponderEliminar
  5. - Ebaluazio irizpide nagusien inguruan:
    Blogean informazio iturri gisa Josu, Ardutza Jai alai klubaren entrenatzaileetako bati engidako elkarrizketa eta Mendizorrotzako pilotalekua erabili dute. Elkarrizketa ondo planteatuta dago bideoekin eta orrian idatzitako informazio gehigarriarekin. Hala ere, instalazioetara egindako bisitak eta elkarrizketaz gain artikulu edo liburuetatik ateratako informazioa dago faltan. Argazkien eta delakoen erreferentziak eta estekak modu egokian jarri dituzte.
    Aurkezpenaren inguruan blog-a informazioa ondo antolatuta dago modu argi eta txukun batean. Topaketaren orrian argi eta garbi ulertzen da guztia eta argazkiak eta irudi lagungarriak erabili dituzte. Ondo ordenatuta dago irizpideak oso erraz aurkitzen baitira.
    IKT tresnen erabilpenari dagokionez elkarrizketarako eta topaketaren ariketen azalpenerako bideoak erabili dituzte. 4 bideo topaketan eta 3 elkarrizketan. Materiala eta instalazioak argazkiekin batera aurkeztu dituzte.
    Talde lanaren inguruan 2 argazki aurkitu ditzakegu talde osoarekin. Bideoetan ez dira agertzen taldeko partaiderik eta honek blogari izaera kentzen diola uste dut. Elkarrizketa egiterako orduan adibidez, taldeko partaide bat Josu-ren ondoan egotea hobeto geratuko zen. Beraz, naiz eta guztiak topaketan parte hartu dutela suposatu, ezin dezakegu jakin.
    Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatearen inguruan blog-a guztiz euskaraz idatzita dago, modu egoki batean eta ortografia akatsik gabe.
    - Ebaluazio irizpide zehatzen inguruan:
    Hasierako orrian eta sarreran gustatu zait blogari sarrera emateko modua. Argazki bat jarri dute gainera umeekin batera blogari erakargarritasuna ematen diona. Umeen kontuarekin jarraituz, bideoak egiteko eta ariketa azaldu ahal izateko haien partaidetza perfektua iruditu zait. Horrela inskripzioa egin nahi duenak ideia bat eduki dezake topaketaren ideia eta aspektuaren inguruan.
    Egokia iruditu zait jarritako adin tartea (7-11 urte bitartekoa) baina Sarrera eta Topaketa orrietan desberdin agertzen da: Sarreran (7-11) eta Topaketan (7-10). Topaketan erabilitako bideoetan ariketak errazteko metodoak ere sartu dituzte, umeen maila baxua bada oso lagungarria izango dena. Saioa eta bertan egingo dena argi eta garbi azaldu dute, ez dira zalantzarik geratzen.

    Kalifikazioa: 7

    Antxon Murua Ruiz
    Jarduera fisiko eta kirolaren zientzien fakultatea
    1. maila

    ResponderEliminar
  6. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak (e-rubrika)

    Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabiltzeari dagokionez, lau iturri ezberdinetatik atera dute informazioa, beraien argazki eta bideoez gain. Hala ere, ez dut blogean zehar artikuluetan edo elkarrizkeketan jasotako informazioaren inguruko haipamenik ikusi.
    Aurkezpenaren argitasuna ez da hain argia, esaldien egiturak batzuetan arraroak dira. Hau hizkuntzaren aberastasun eta kalitatearekin lotuko nuke, testuek orokorrean errepaso txiki bat behar dutela iruditzen zait.
    IKT tresna ugari erabili dituzte bloga sortzerako garaian, bideoak, argazkiak eta izen emateko orri bat ere sortu dute. Asko gustatu zait, elkarrizketak idatziz izateaz gain, bideoan ikusteko aukera izatea ere, interesgarriagoa eta entretenigarriagoa egiten du bloga.
    Bloga modu egokian antolaturik dago, atal bakoitzean dagokiona jartzen du eta ulerterraza da. Estetikoki oso txukun dago eta erakargarria da.
    Elkarlana nabari da blog honetan, bereziki bideo eta argazkietan taldekideak agertzen direlako. Informazio guztia zentzun elkartzen da eta horregatik, taldean burututako lan bat dela argi ikus daiteke.

    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak


    Proposatutako jarduerak modu onean azaldurik daude.
    Antolatzaileen inguruan ez da ezer aipatzen.
    Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen inguruan, umeen adina aipatzen da baita gurpildun aulkian dauden haurrentzako aukera (ideia ona!)
    Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologiari dagokionez, azalpen argi eta oso bat ematen da, argazki eta guzti.
    Giza baliabideen inguruan ez da ezer aipatu.
    Material baliabideak ere bikain azaldu dituzte, beharrezkoa duten material guzti argazkiekin batera agertzen dira.
    Saioaren helburuak ez daude oso zehazturik.
    Ariketen deskribapena, saioaren dinamika, eta abar… bikain azaldurik. Gastuak ez dira aipatzen.
    Oso ondo dago bloga, eskatutako guztia ez daukan arren baldintza gehienak betetzen ditu eta topaketaren inguruko informazio oso baliagarria ematen du.

    Kalifikazioa

    Aurreko irizpideak kontuan hartuta, honakoa da nire nota: 8


    Marene Martinez de Rituerto. Hezkuntza eta kirol fakultatea, 1. maila.

    ResponderEliminar
  7. EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIAK:

    .
    Datuak jasotzerako orduan 4 informazio iturri deberdin erabili egin dituzte , bi elkarrizketa eta bi artukulo. Hauek bideo eta argazkiekin osatu egin dituzte baina ez dira hauei buruzko aipamenak agertzen ez elkarrizketetan ez artikuluetan.
    Blog honen diseinua egokia da eta nahiko ongi idatzita dagoela iruditzen zait eman beharreko informazioa argi emanez modu ulergarri batean.

    Hainbat IKT tresna erabili egin dituzte ,hau da, bideoak, argazkiak testuari ondo egokitzen zaizkionak, horretaz gain, inskripzio horri bat gaineratu egin dute nahiko ideia ona iruditu egin zaidana
    Bloga modu egokian antolaturik dago, atal bakoitzean dagokiona jartzen du eta ulerterraza da. Estetikoki oso txukun dago eta erakargarria da.

    Bloga ondo antolatu dutela iruditzen zait , atal bakoitzen gaineratu beharreko informazio egokia jarri dutelako, dena den nire ustez ariketetarako beste atal bat sortuko beharko zen.

    Talde osoa parte hartu egin duela argi ikusten da batez ere bideo eta argazkietan taldeko partaide guztiak agertzen direnez gero.
    EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZAK:


    Proposatutako jarduerak modu egokian azaldurik agertzen dira, dena den ez da antolatzaileen inguruko ezer azaltzen..

    Eskura dituzten instalazioen kopurua eta tipologiaren inguruko azalpena ematen da argazkiekin .
    Giza baliabideen inguruan ez da ezer aipatu.
    Material baliabideak ere bikain azaldu dituzte, beharrezkoa duten material guzti argazkiekin batera agertzen dira.

    Saioaren helburuak laburki azlatzen dira , agian gihago luzatu behar ziren
    .
    Gastuen inguruko informazioarik ez da agertzen
    Oso ondo dago bloga, eskatutako guztia ez daukan arren baldintza gehienak betetzen ditu eta topaketaren inguruko informazio oso baliagarria ematen du.

    KALIFIKAZIOA

    Aurreko irizpideak kontuan hartuta, honakoa da nik jarritako kalifikazioa: 8,25


    Iñigo Latasa Amezqueta. Hezkuntza eta kirol fakultatea, 1. maila.

    ResponderEliminar
  8. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    • Datuak jasotzeko 4 iturri erabili dituzte eta bi elkarrizketa.
    • Bloga argia da, ez dago irakurtzeko zailtasunik eta dena ongi ordenatua dago.
    • Bideoak erabili dituzte ariketak hobeto ulertzeko eta argazkiak eta eskemak edo irudiak ipini dituzte bloga apaintzeko.
    • Hizkuntzaren aberastasunari dagokionez hizkera aberatsa erabiltzen da.
    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Sarrera moduko bat egin dute beraien egitasmoa azalduz.
    • Argi utzi dute parte har dezaketen umeen ezaugarriak.
    • Erabili behar dituzten instalazioak eta materiala ere argi jarri dute
    • Saioaren helburua umeak euskal pilotaz gozatzea da eta euskal pilota sustatzea da.
    • Ariketak nahiko ulergarriak eta dibertigarriak dira umeentzako, gero bideoan umeek esan dieten bezala…
    • Eduki behar dituzten gastuak ez dituzte aurreikusi.
    • Egin dituzten elkarrizketak interesgarriak dira eta bloga apaintzeko argazki aproposak jarri dituzte.
    3. Kalifikazioa (0-10)
    Blogari jartzen diodan nota: 8

    4. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila.
    Haizea Salanueva; JFKZ 1 maila.

    ResponderEliminar